Eskolan eraso eta jazarpenak sufritzen ditut

Eskolan eraso eta jazarpenak sufritzen ditut. Zer egin dezaket?

Eskolan eraso eta jazarpenak sufritzen ditut. Zer egin dezaket?

Eskola-jazarpena ikasleen erdiak sufritzen duen arazoa da. Bullying-aren biktima bazara zer egin dezakezun azalduko dizugu.

Hasteko, irakur ezazu aurreko artikulu hau eta pentsatu ea egoera hauetan izan zaren edo jasaten badituzun. Hauetariko batzuk noizbait edo etengabe sufritzen badituzu, jazarpenaren biktima zara eta laguntza eskatzeko unea da.

Jakizu bakarrik ez zaudela eta laguntza eskatzeko beharra duzula. Hemen hasteko egin beharrekoak kontatzen dizugu.

Ikaskideekin komunikatu zaitez

Zu ez zara erruduna, zu biktima zara eta ez duzu zure burua baztertu behar. Erasotzaileak dira atzera egin behar dutenek eta jarrera aldatu.

Haien aurrean beldurra erakusten baduzu egoera txarragoa bilakatuko da.

Alde batetik, erasotzaileei adierazi egiten daudena ez duzula atsegin eta gelditzeko eskatu, egoerari aurre egin.

Bestalde, lagunak izan daitezen beste ikaskideei egoera kontatu eta hauen laguntza eskatu.

acoso escolar

Zure autoestimua mantendu

Sarritan eskola-jazarpenaren biktimak autoestimua baxua izaten duten nerabeak izaten dira. Eta erasoak jasaten dituztenean oraindik larriagoa bilakatzen da eta autoestimua jaisten da.

Baina zu ez zara erruduna. Zure burua baloratzen ikasi behar duzu: zuk gauza asko egiten dituzu ondo, baliozko pertsona zara eta inor ez da zu baino gehiago.

Lagun berriak egin

Iraindu edo zu zirikatzen zaitueen horiek ez dira zure lagunak. Ez dute zure adiskidetasuna merezi eta ez diezu arretarik eskaini behar. Arazoa haiena da, ez zurea.

Zer egin? Horiek baztertu eta beste ikaskide batzuei hurbildu eta lagun talde berria sortu. Adiskide berri hauek erasoei aurre egiten lagunduko zaitue.

Biolentzia alde batera utzi

Erasoei biolentziaz erantzutea ez da irtenbide egokia. Arazo larriagoak erakar dezake eta zu hori baino hobea zara, ez ahaztu!

Zigorgabetasuna ez da irtenbidea

Komunikazioaren bidez egoera aldatzea lortzerik ez baduzu, zure erasotzaileak salatu behar dituzu. Horrelako jarrerak moztu behar dira eta ardurak ezarri behar dira.
Zu ez zara bakarra izango jazarpenak jasaten, hori argi izan.

Eta arduradunek zigorra merezi dute. Bestela jarrera horietan ekingo dute.

Argiago duzu orain? Zer egin dezakezu? Ikaskide, irakasle eta gurasoekin hitz egin eta egoera salatu.