Gertatzen ari zaidana erasoa al da?

acoso escolar

Argitzeko hamaika pista lagungarri

Asko mintzatzen da eskola-jazarpenei buruz. Baina erasoak ez dira beti denen aurrean gertatzen. Izan ere, erasoen %5a bakarrik izaten dira fisikoak eta, beraz, beste %95a eraso psikologikoak izaten dira.

Hauek askoz zoliagoak izaten dira, sarritan oharkabekoak eta erasotzaileen jokaera eta portaerak ezkutuan eta modu nahasi edo anbiguoan gertatzen dira. Jazarleek eraso fisikoa egiten dutenerako, seguruenik psikologikoki portaera erasotzailea izan dute denbora luzez.

Eta zu bazara jazarpen horien biktima, agian ez zaude ziur ea portaera horiek jazarpena diren edo nola jokatu behar duzun. Egunero eta euri tantak balira bezala modu ezberdinetan erasoak sufritzen dituzu, baina txikiak izaten dira eta ez zara ausartzen ezer esatera…

Jakizu, txikiak badira ere, irainak, barre egitea, garrasiak, mehatxuak eta abar erasoak direla. Horrelakoak sufritzen badituzu jazarpenak dira.

eskola-jazarpenei buruz

Jakin nahi duzu nola identifikatu erasoa horiek? Hemen dituzu lagungarri izan daitezkeen 10 pista.

Pentsatu nolakoa den zure bizitza eskolan. Irakur ezazu hemen agertzen zaizun zerrenda; portaera hauek jazarpen egoerak deskribatzen dituzte.

  1. Garrasi eta oihuka egiten didate. Bultza egin, zapal edo astindu egiten naute.
  2. Iseka edo mespretxuko keinuak egiten dizkidate.
  3. Nire izaeragatik zirikatzen naute edo nire kontra egiten dute. Arrazoirik gabe gorrotatzen naute.
  4. Nire itxura fisikoaz barre edo burla egiten dute.
  5. Jokoetan baztertu egiten naute eta besteei ez diete uzten nirekin jokatzea.
  6. Esan edo egin ez ditudan gauzak leporatzen dizkidate.
  7. Gezurrak esaten dituzte niri buruz. Internet erabiltzen dute niri besteen aurrean kalte egiteko.
  8. Iraindu egiten didate.
  9. Oker nagoenean nitaz barre egiten dute.
  10. Ez didate hitz egiten.
  11. Ez naute hitz egiten uzten.
  12. Atsegin ez ditudan ezizenak jartzen dizkidate.
  13. Joko nautela esaten didate.
  14. Dirua, jostailuak edo nire gauzak emateko mehatxatu egiten naute.

Horrelako egoerak jasaten badituzu bullying deitzen zaion erasoa sufritzen zaude.

Ez zaitez geldirik egon eta laguntza eskatu. Zelan? Blog honetan nola jokatu esango dizugu eta laguntza eskainiko dizugu.